Abian da Egile berriendako euskarazko literatur lehiaketa

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 12a, 08:35

Urriaren 27an amaituko da lanak aurkezteko epea eta egileek poesia eta narrazio modalitateetan parte hartu dezakete. 

XXXIII. edizioa da euskaraz poesia edota narrazioa idazten duten egile berriek haien lanak aurkezteko parada izango dute. Iruñeko Udalak antolatutako lehiaketa Nafarroako edo Nafarroan bizi diren egileei zuzenduta dago eta urriaren 27an amaituko da argitaratu gabeko lanak aurkezteko epea. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake modalitate bakoitzeko. Lanak euskaraz idatziak izan beharko dute, gaia librea izango da, jatorrizkoa eta argitaratu gabea. 

Egile berriendako lehiaketa denez, egileek beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezin izanen dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Era berean, lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz
parte hartu modalitate horretan. 

Lehiaketaren oinarriak eta sariak

Narrazioa eta poesia aurkeztuko dira eta modalitate bakoitzeko hiru sari banatuko dira. Lehen saria 2.500 eurokoa izango da, bigarrena 1.000 eurokoa, eta hirugarrena, 500 eurokoa. Bestalde, gehienez ere, lau lani, zein modalitatetan aurkeztu diren kontuan hartu gabe aipamena emateko aukera egongo da; accesita jasotzen dutenek 250 euro jasoko dituzte. Epaimahaiari dagokionez, Kulturako Zinegotzi Ordezkaria izango da batzordeburua; epaimahaikideak Castillo Suárez García, Beatriz Chivite Ezkieta eta Nerea Balda Sanjuan idazleak izango dira; eta Iruñeko Udalaren euskarazko kultur programazioko teknikaria idazkaria izango da. 

Poesia modalitateko lanen gutxieneko luzera 200 bertsokoa izango da eta narrazio idazlanen kasuan gutxienez 15 orrialde izango ditu, Arial letran, 11 puntuko tamainan eta tarte bikoitzarekin. Idazlanak telematikoki aurkeztuko dira www.irunakulturada.eus edo www.pamplonaescultura.es webguneetako lehiaketen atalean. Izen-ematea aurrez aurre ere egiten daiteke Udalaren erregistroetan, baina ezinen da erregistro elektronikoaren bidez egin, parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera. Informazio gehiago eta izena emateko formularioa hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!