631 gizon eta 232 emakume izanen dira azaroaren 30ean Foruzain izateko probak eginen dituztenak. 100 plaza daude jokoan. Proba desberdinak izanen dituzte egiteko: hasteko, test moduko 100 galderari eman beharko diote erantzuna. Hori gainditzen dutenek bigarren proba bat ere izanen dute: ariketa fisikoak eginen dituzte; pisua altxatzea, igeriketa, bizkortasuna, erresistentzia eta indarra-erresistentzia eta koordinazio ariketak.