Nafarroako Gobernuaren Memoriaren Institutua bi pertsonen gorpuzkiak hobitik ateratzen ari da Erripa kontzejuan, Odieta herrian, Aranzadi Zientzi Elkarteko talde teknikoarekin lankidetzan. Han izan dira senitartekoak. bailarako bizilagunak eta memoria taldeetako kiudeak ere lan horiek dokumentatzen eta bertatik bertara jarraipena egiten.