Arraiozko festetan eraso LGTBIfoboa salatu dute

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 8a, 08:34

Harrotasunaren egunean izandako manifestazioa. Artxiboko argazkia

Gizon talde batek ahozko erasoa egin ziela salatu du lagunartean lasai zegeon kuadrilak. Hala jakinarazi dute Baztango Udalak, Harro Baztanek, Iñarrosi Neska* Gazte Taldeak, Baztango Talde Feministak, Arraiozko Herriak eta Arraiozko Gazteak taldeak.

Etxera joan behar izan zuten erasoaren ondotik ez zirelako jai horien baitan seguru sentitzen. Hala jakinarazi du Arraiozko festetan lasai zebilen lagun taldeak. Gizonezko batzuk ahozko erasoa egin zieten. Jakinarazi dute gainera, ez dela kasu bakana izan, aurretik ere jasan izan dituztelako irainak, mehatxuak edo begiradak. 

"Badakigu holako jarrerekin gu isilarazi nahi gaituzuela, ezkutatu nahi gaituzuela eta berriz ere bazterrera bidali nahi gaituzuela, klandestinitatera. Baina argi eta ozen diogu: ez duzue lortuko, gure artean babesturik eta sareturik baikaude", esan du lagun taldeak. Berretsi dute lanean jarraituko dutela, "festa eta inguru plural, aske eta errespetutsua" izan arte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!