"Izugarria" da sexu delituen hazkundea

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 8a, 08:05

Sexu indarkeriagatik 598 kasuri hasiera eman zien Fiskaltzak Nafarroan iaz; 2021ean baino 120 kasu gehiagori. “Alarma gorria” pizteko moduko datua dela jaso du 2022ko Ministerio Publikoaren Memoriak. Jakinarazi du askatasun sexualaren aurkako kasuak %25 hazi direla eta %94 erasoak.

190 diligentzia ireki zituen Fiskaltzak gurean, 2021ean baino %96 gehiago, urte hartan 91 izan baitziren. Sexu abusuagatik 175 diligentzia zabaldu ditu, 32 izan ziren bortxaketagatik eta senitarteko batengandik jasandako erasoengatik 43 izan ziren.

Datuak are izan badaitezke latzagoak, 16 urtetik beherakoen kasuak azaltzen direnean dira: eurenganako sexu erasoak 16 izan ziren, %166 gehiago eta abusuak 60. Bortxaketak 9 izan ziren 16 urtetik beherakoen artean Fiskaltzak emandako datuen arabera.

Soilik bai da bai legea onartu baino lehenago bildutako datuak dira. Alegia, legeak zioen sexu erasotzat hartzen zuela askatasun sexualarekiko ezein indarkeria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!