Mugitu kanpaina, sendentarismoari aurre egiteko

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 8a, 07:54

Datuak ikusita, beharrezkoa da gorputza aktibatu eta ariketa fisiko gehiago egitea. Izan ere, garaia baino lehenago izaten diren heriotzen %9 lotuta dago sedentarismoarekin.

Biztanleriaren erdia baino gehiago ez da aktiboa aisialdian, eta hamar pertsonatik lau eserita egoten dira lanaldian. Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) bitartez, "Muévete/Mugitu" izeneko kanpainarekin eguneroko bizitzan ohitura aktiboak sartzea sustatzen du.

2021eko Osasunari eta Bizi Baldintzei buruzko Inkestan aurkezten diren datuek adierazten dute Nafarroan badagoela hobetzeko marjina aktiboagoak izateko; izan ere, nabarmentzen denaren arabera, Nafarroako biztanleriaren erdiak baino gehiagok ohitura ez-aktiboak ditu aisialdian. Ohartarazi dute, lotura baduela ez mugitzeak diabetesa edo minbizia gaixotasunekin, adibidez.

Telebista ikusten dute egunero herritarren %83ak eta bataz beste hiru ordu egoten dira pantaila horren aurrean; 15 urtetik gorakoen artean %31ak ez dute inolako ekintza fisikorik edo kirolik egiten eta bakarrik %23ak nolabaiteko ekintzaren bat egiten du egunerokoan. Datu horiek iraultzen hasiko kanpaina da Mugitu izenekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!