Aitor Hernaiz Otxandorenak azaldu du Euskalerria Irratian azken egunetan jasotako informazioaren inguruan duten iritzia.
Adierazpen horiek ez zaizkizue gehiegi gustatu?
Agertu diren informazioak irakurrita salatu nahi dugu ez dela guztiz egia esan dutena. Jakin badakigu eskaea epea zabaldu zenean familiek ez zutela jarrera egokia jaso ez zuzendaritzarengandik ez guraso elkartearengandik ere.
Euskara taldearekin jarri ziren familiak horren kontura.
Familia bat jarri zen gurekin harremanetan adierazteko bazutela interesa D ereduarekin eta ikastetxean jasotako erantzunarekin harrituta zeudela. Zuzendaritzak ez zien ziurtatu D eredurik egonen zenik eta Guraso Elkartetik garbi adierazi zieten ez zutela nahi D eredurik.
Beste ikastetxe batean egin zuten matrikula, hartara?
Bai. Hurbil ditugu Irulegi Mutiloan, Mendigoiti Mendillorin edo Hegoalde Arrosadian. Baina Lezkairun ez dugu erreferentziako zentrorik. Oso zaila egiten zaigu Euskal komunitatea elkartzea. D eredua zabalduko zela ikusi genuenean interesa agertu genuen zenbat familia izanen ziren jakiten. Baina jarrerak ikusita, beste leku batera joan dira.