Ospa Eguneko antolatzaileek sare sozialen bitartez argi utzi nahi izan dute eurek ez dutela Alde Hemendik leloarekin pintaketarik egin lelo hori bera desegokia iruditzen baitzaio Ospa taldeari gaur egun. Aitortuta, urteotan lema horrek berak izan duen garrantzia, beste egokiago bat erabiltzeko hautua egin dute: Poliziarik ez! Horrek ordezkatzen duelakoan egokiago poliziaren forma bera ezeztatu eta hori bera gainditzea lortzea bilatzen dutela.
"Poliziaren funtzioekin amaitzeko ezinbestekoa da kapitalismoarekin amaitzea, eta alderantziz", hala jaso dute oharrean. Arazo hori, diote, ezin da soilik nazio mailan konpondu, haratago begiratu eta auzi internazional gisara hartu beharrekoa da Ospa osatzen duten kideentzat.
"Ospa Egunik ez ospatzeak ez du esan nahi aurrerantzean egonen ez denik ez eta ez dugunik segiko errepresioaren aurkako borrokan", adierazi dute. "Premiazkoa da oraindik egun arazo estruktural horri heldu eta eraldatzea", esan dute Ospa ekimeneko kideek.