Emakumea erdigunean jarriko du Dinamita Feminista jaialdiak

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 6a, 07:56

Dinamita Feminista izenarekin, Zizur Nagusiko Mugimendu Feministak antolatzen duen lehenengo jaialdia da. Eraso matxisten aurka prestatutako protokoloa aurkeztu eta sentsibilizazio kanpaina abiatzeko eguna izateaz gain, emakumeari dagozkion espazioak eskuratzeko aldarria ere izanen da.

Larunbatean, Zizur Nagusian izanen da Dinamita Feminista jaialdia. Iluntzeko 20:00etan hasiko da ekitaldia: aurkezpena, bideoa eta artistak izanen dira oholtza gainean. Kontzertuak gaueko hamarretan hasiko dira: La Furia eta DJ Muffin. Denak emakumeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!