UPNk 4 ordezkari izanen ditu; PSNk , EH Bilduk eta Geroa Baik bina izanen dituzte; bana PPk, Contigo-Zurekin eta Voxek bana kide izanen dituzte parlamentuko batzordeetan. Horixe erabaki dute ikasturte hasierako lehen Mahai eta Eledunen batzarrean. Horrez gain, beste erabaki bat izan da osoko bilkurak astean behin egitea: tartekatu eginen dituzte ohiko gaiak aztertzeko batzarrak eta gobernuari kontrola egiteko baliatuko dituztenak. Lehena irailaren 21ean eginen dute.