Goizeko zortzietatik hamaiketara eginen dute Eugiko urtegiaren hustutzea. Lan horiek Ebroko Ur Konfederazioak kontrolatutakoak izaten dira eta 1991z geroztik egiten dituzte. Bi urtetan ezinezkoa izan zen prozesua egitea: 1995ean eta 2022an, bereziki urte lehorrak izan zirelako. Irailean izaten da unerik aproposena hustutzea egiteko, garai horretan ura estratifikatuen dago, hau da, urik epelenak goiko aldean izaten dira eta hotzenak hondoan.
Hain zuzen, hondoko hodia irekiko dute egunotan ur hotzean metatzen den burni eta manganesoa ateratzeko. Modu naturalean gertatzen da irteera hori eta horrek eraginen du geratzen den ura kalitate handiagoarekin izatea. Tratamendu txikiagoa beharko du ur horrek araztegian Iruñerrira iritsi aurretik.