Hogeita hamaikagarrenez atzo eman zion hasiera Erriberrik aurtengo mahats-bilketari. Tenperaturari dagokionez izaten ari garen urte epelak eraginda dagoeneko mahats txuria jasoa dute eta orain, ardo gorria zein beltza egiteko mahats bilketan ari dira.
Nafarroako Ardo Kofradiak antolatuta, aurtengo uzta berriari irekiera eman diote. Aurreikuspen itxaropentsuak dituzte, diotenez, iaz baino %10 mahats gehiago jasotzea espero dute, hala, ardo litro gehiago egiteko moduan izanen dira eta kalitate handikoa, gainera: Guztira 67 milioi kilo mahats jasotzea da asmoa.
Lepo beteta izan da Erriberriko plaza, mahatsa zapaldu eta lehen dastatzeak eginez. Erriberriko eta inguruko herrietako hogeita hamabi upategitako ardoa usaindu, ukitu eta dastatu zuten.