Ospa Egunik ez dute eginen Altsasun

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 4a, 08:46

Sare sozialetan zabaldu duten bideoaren bitartez jakinarazi dute ez dutela ospakizunik eginen baina aldarriarekin segiko dutela. 

Hamarkada bat baino gehiago pasa da jada Altsasun lehen Ospa Eguna antolatu zenetik. Garai hartan, umorea, kritika politikoa eta festa uztartzen ziren desmilitarizazioaren aldarria lau haizetara zabaltzeko. Espainiako poliziek eta Auzitegi Nazionalak jo puntuan izan zuten egun hori antolatzaileen aurkako auziak eta polizia operazioak eginez. Indar erakustaldi bortitzena, zalantzarik gabe, Altsasuko Auzia izan zen.

Antolatzaileek bideo bat zabaldu dute sare sozialetan jakinaraziz dute aurten ez dela Ospa Eguna eginen, baina gogoan izanda "gaurkotasun osoa izaten jarraitzen duen aldarria dela desmilitarizazioarena". Gaineratu dute, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubideak ukatua eta zapaldua dirauen bitartean poliziek hemen segituko dutela, eta haatik, alde egitera gonbidatzen dituzte herri bezala burujabetzara salto egiteko".

Ospa Eguna! desmilitarizazioaren eskaera agenda politikoan kokatu duen eguna dela baieztatu eta bide horretan jarraitu behar dela nabarmendu dute.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!