Auto elektrikoaren baterien muntai lantokia Imarkoainen kokatzeak hautsak harrotu ditu eta kezka zabaldu Landabenen. Enpresa batzordeko ELA sindikatuko arduradun Igor Peñalverrek lasaitasun mezua helarazi du Euskalerria Irratian. "Toyotarekin sinatutakoa ezagutu behar dugu aldez aurretik lan zama zein izanen den jakiteko, baina gure lan hitzarmenak ez du enplegu galerarik aurreikusten". Bihar itzuliko dira lanera, oporren ostean, Landabengo lantokian.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.