KPIa % 0,6 igo da uztailean Nafarroan

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 11a, 13:09

Prezioak duela urte bete baino % 2,4 garestiago daude. Elikagaiak, edariak, aisia eta kultura dira oro har, KPI igoera handiena pairatu dutenak. 

INE Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako datuen arabera, KPIa % 0,6 igo da uztailean Nafarroan eta urte arteko tasa % 2,4an kokatu da. Hego Euskal Herrian, prezioak duela urtebete baino %2,6 garestiago daude eta elikagaien garestitzea %10,1ekoa izan da.

Uztailean Nafarroan izandako prezioen inflazioa nagusiki aisialdian eta kulturan nabari da, Kontsumo Prezioen Indizea % 4,2 igo baita. Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak % 3 igo dira, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak % 0,7, Garraioa % 0,6, Edari alkoholdunak eta tabakoa % 0,5, eta azkenik, etxebizitza % 0,3 igo da eta medikuntza % 0,1.  

Azken hamabi hilabeteetako datuei erreparatuta, antzera, arlo berdinetan izan da nagusi inflazioa eta batez ere elikagaien, alkoholik gabeko edarien, aisia eta kulturaren, eta edari alkoholdunen eta tabakoaren prezioak igo dira, % 10 inguruko KPI igoera pairatuta.

Estatu mailan, KPIa ekainarekin alderatuta % 0,2 igo zen uztailean, eta urte arteko tasa % 0,4 igo zen, tasa %2,3raino igota; Erregaien prezioen igoera eta elikagaien garestitzea dela eta. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!