Zehazki, Foru Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, errodadura-geruza zabaltzeko lanek trafikoari eragingo diote abuztuaren 16an, asteazkenean. Egun horretan, 08: 00etatik 19:00etara, trafikoa Irungo noranzkoan desbideratuko da NA-1210tik eramateko, Oronoz-Mugairi eta Narbarte igaroz.
Iruñerako norabidean ere, desbideratzea ezarriko da NA-1210 errepiderantz. Narbarteko estugunean, trafikoa banderek zuzenduko dute, eta desbideratzeak behar bezala seinaleztatuko dira.
Bestalde, abuztuaren 17an eta 18an, osteguna eta ostirala, eta baita goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte ere, zirkulaziorako desbideratzeak mantenduko dira Irungo noranzkoan. Iruñerako noranzkoan, ordea, N-121 A errepidetik jarraitu ahal izango da.