20 orrialdeko sorta, Nafarroako Foru Aldundiak babestu zuen eta inprimatu zuen dokumentu ofiziala da. Bertan, unibertsitaterako oinarriak, aurrekontua, karguak eta langileek izango zituzten soldatak jasotzen dira, errektorearenak (3000 ezkutu) eta bedel batenak (300 ezkutu).
Gainera irakatsiko ziren ikasgaiak ere aipatzen dira dokumentuan, hala nola, Medikuntza, Zuzenbidea, Zientzia eta Filosofia.
Dokumentua erabat ezezaguna da publiko zabalarentzat eta ale gutxi batzuk liburutegietan topatzeko aukera egongo da.