M28 udal eta foru hauteskundeak

EH Bilduren militanteek Txibiteren inbestiduran abstenitzearen alde egin dute

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 10a, 10:41

Bilkideen % 61,2k botoa eman du eta gehiengo zabalak (% 82,7ak) abstentzioaren aldeko botoa eman du Txibiteren inbestidura babesteko.

PSNk, Gero Baik eta Zurekin Nafarroak gobernu akordioa lortu zuten astelehenean, gehiengo osorik gabe. Maria Txibite aurkeztuko du bere burua inbestidurara eta gobernua osatzeko gehiengo soila behar du inbestidura saioan. Hartara, EH Bilduk barne kontsulta abiatu zuen militantziarekin eta bilkideen % 61,2k botoa eman du; % 82,7 abstentzioaren alde, % 12,7 kontra, eta % 4,6 txuri.

Gehiengo zabal batek Txibiteren inbestidura abstentzioaren bidez babestearen alde egin duela adierazi du Laura Aznalek. Datak aintzat hartuta, eskerrak eman dizkiote bilkideei izandako parte hartze zabalagatik.  “Bilkide guztiek ikusi dute eta ulertu dute azken urteotako lanak aurrera joateko bide bat ireki dezakela”, nabarmendu du Laura Aznalek.

EH Bildu gehiengo aurrerakoiaren bermea izango dela aldarrikatu du Aznalek eta datozen legealdietan “exijenteagoak eta zorrotzagoak” izaten jarraituko dutela adierazi du EH Bilduk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!