Doneztebeko mendizale bat hil da Huescako Pirinioetan

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 8a, 09:27

Montferrat gailurraren irudia.

Doneztebeko gazteak 400 bat metro egin zituen behera Montferrat tontorrean.

Doneztebeko 30 urteko emakume bat hil da Huescako Montferrat mendian izandako istripu batean. Astelehen goizean, 11:00ak aldera poliziak mendizale baten deia jaso zuten, jakinaraziz bikotekidea Torlako Montferrat tontorretik erori zela, bestelako informaziorik jaso gabe. SOS Aragon  larrialdi zerbitzuei alarma-deia helarazi zieten eta aireko unitatea zein osasun-unitatea berehala aktibatu zituzten. Ingurua airez begiratu ondoren ez zuten inor topatu laguntza eske eta mendi-espezialistak gerturatu ziren gailurrera.

Emakumea mendiaren hormaren oinarrian topatu zuten, mendizalearekiko 400 metroko desnibelean eta espezialistak garabi-zikloa erabilita jaitsi zirenean, emakumeak zituen lesioekin ezin zela bizirik egon aitortu zuten. Beharrezko baimen judizialak eskatu ondoren, gorpua jaso eta handik, hileta-zerbitzuek Huescako Ospitale Probintzialera eraman zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!