M28 udal eta foru hauteskundeak

Geroa Bairen esku PSNren inbestidura

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 4a, 11:00

Sozialistek azken legealdiko ordezkaritza mantentzea eskaini diote bazkideari. Geroa Baik egungo lau sailetatik hiru mantenduko lituzke, eta Etxebizitzaren trukean Osasun Departamentua eskuratuko luke.

Txirrina jotzeraino gobernu akordioa lortzea luzatuko dutela dirudi. Hala ere, desblokeoa PSNren azken eskaintzarekin iritsi da eta PSN eta Geroa Bai gobernu akordio berri batera iristeko prest agertu dira. Sozialistek azken legealdiko ordezkaritza bera eskaini diote Gero Bairi, aurreko legegintzaldia izandako ordezkaritza instituzionala mantenduko du. 

Uxue Barkosen taldeak lau kontseilaritzak mantenduko lituzke. Aurreko legegintzaldian izandako hiru mantenduko ditu: Herritarrekiko Harremanak, Garapen Ekonomikoa eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua. Azkeneko hau, PSNk ez zuen hasierako proposamenean sartu eta azkenean, sozialistek onartu egin dute. Hala ere, Geroa Baik Etxebizitza-arloaren kudeaketa galdu du, Zurekin Nafarroari esleitu baitio PSNk; eta horren trukean, Osasun Departamentuaren kudeaketa bereganatu du Geroa Baik.

Maria Txibite bigarrenez agintaldia errepikatuko luke eta gobernuko presidente izango litzateteke. Txibitek Geroa Bai eta Zurekin Nafarroarekin batera, inbestidurarako 21 boto bermatuta ditu, eta 30 izan daitezke EH Bilduk azkenean aldeko botoa ematen badu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!