EH Bilduk “Maria Txibiteren inbestiduraren desblokeoa baloratzeko prest” daudela adierazi du. Nafarroako Gobernuaren osaketaren "egoera kezkagarriaren aurrean", eta gehiengo aurrerakoiaren babesean, “EH Bilduko pralamentarien baiezko botoa” emateko prest agertu dira. Laura Aznal EH Bilduko bozeramaileak “printzipio kontua” dela nabarmendu du, eta ez, “karguen eta postuen kontua”.
“Eserlekuen gerra eta eskuinak baldintzatzen dituen betoen politikak” oso kezkagarriak direla adierazi du Aznalek, izan ere, “herritarren beharrei erantzun behar diegu eta eskubidetan aurrera egiteko baliatu behar dugu legealdi hau”. “Ez dugu atzera bueltarik baloratzen”, azpimarratu du EH Bilduk eta horretarako, “egoera desblokeatzeko eta indar aurrerakoi guztiekin hitz egiteko prest” daudela berretsi du.
Legegintzaldia gehiengo aurrerakoiarekin martxan jartzeko lehentasuna denez gero, “barne militatziarekin kontsultatzeko prozedura bat” aktibatuko dutela iragarri du Laura Aznalek.