“Kezka” eta “blokeoa” Nafarroako Gobernua osatzeko Geroa Bai eta PSNren arteko negoziazioetan. PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroaren arteko gobernu koalizioa osatzeko hartu-emanean, Gero Baik PSNren jarrera kritikatu eta haien eskaerei entzungor egin diela adierazi zuen atzo arratsaldean Gero Baik, sozialistek gobernutik kanpo nahi dutela koalizioa, hain zuzen. Mahai gainean dagoen proposamena “errealitatetik urrun dagoela” aldarrikatu du irmoki Maria Solana Gero Baiko parlamentariak.
Izan ere, PSNren Gobernu proposamenean 13tik hiru kontseilaritza Geroa Bairentzat izango dira, lehen baino eskumen gutxiagorekin. Uxue Barkosen koalizioak lautik hirura murriztuko luke bere presentzia, PSNk, berriz, sail bat eta zuzendaritza nagusi garrantzitsu batzuk irabaziko lituzke. Era berean, Espainiako hauteskundeen ondorengo mugimendu politikoei ere erreparatu die eta haien aurrean kezka agertu du, UPNk Pedro Sanchez PSOEko presidentegaiaren balizko inbestidura batean izan dezakeen rolak kezkatzen du Gero Bai.
"Gutxiezten" ez duen akordio baten ezean, Maria Solanak dei egin dio Txibiteri, Geroa Bairekin ez bada, "beste indar progresistarekin", alegia, EH Bildurekin negoziatzeko.
PSNren erantzuna: "Emaitzaren irakurketa zuzena egitea ez da inor umiliatzea"
Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkariarentzat, inmobilismoa Geroa Baitik dator, hauteskundeak egin eta biharamunetik, "maiatzaren 29an proposatutakotik ez baita mugitu". Eta negoziazioan norbaitek amore eman badu jarrerak hurbiltzeko bidean, sozialistak izan direla, "proposamena bitan aldatu dugu", baieztatu du PSNk eta EH Bildurekin akordioetan sakontzeko prest daudela. Era berean, PSNk "boterea metatu" edo nazionalistak "umiliatu" nahi dituela ukatu du, eta Gobernu "aurrerakoia" berrargitaratzea espero dutela adierazi dute.
Azken asteak dituzte gobernuaren osaera zehazteko eta akordio programatikoa guztiz ixteko. Inbestidurak eta presidentearen nahiz kontseilarien kargu hartzeak abuztuaren 28rako eginda egon behar du.