Gizonezko bat atxilotu dute emakume bati ukituak egiteagatik

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 7a, 12:13

Iruñeko alde zaharreko taberna batean gertatu da. 

Iruñeko Udaltzaingoak espainiar nazionalitatea duen gizonezko bat atxilotu du Sanferminetako lehen gauean, Iruñeko erdialdeko taberna batean emakume bati ukituak egiteagatik sexu-erasoa egitea egotzita.

Gazteluko plazako lokaleko atezainek jakin zuten tabernako bezero batek ukituak egin zizkiola gizonezko bati. Udaltzainek gertakarien egilea atxilotu zuten.

Foruzaingoak zortzi lagun atxilotu ditu bart lapurretak egiteagatik eta udaltzaingoak beste pertsona bat atxilotu du antzeko ekintzengatik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!