Festetarako behar duzun guztia, Karrikirin

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 6a, 10:36

Festen ostean ere udako eskaintza jarriko dute herritarren eskura. 

Xabier karrikara gerturatu da hamaiketakoaren orduan Pello Argiñarena lankidea, Karrikirira. Jon Barandiaranek ireki dio euskal dendaren atea eta auzokideei “azken orduko osagarriak saldu eta saldu ari da” nahiz eta aitortu duen ez duela ulertzen “nola jendea iristen den azken unera zapirik gabe”.

Ahalegintzen dira Iruñeko herri ekimenen osagarriekin osatzen zapiak, esaterako SF78, eta elastiko zuriek hartu dute dendaren lehen lerroa. “Eskaintza anitza” dute Karrikirin.

Goizeko 11.30ak arte ireki dute uztailaren 6an eta gainontzeko egunetan ordu biak arte izanen da Karrikiri zabalik.

Uztailaren 15etik Aurrera bere ateak ere irekiko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!