Maeztuk langabeziari buruzko datuen balorazio "oso positiboa" egin du

Euskalerria Irratia 2023ko uztailaren 4a

Ekainean, 30.000 langabetu baino gutxiago egonik Nafarroan, balorazio positiboa egin du Carmen Maeztuk eskubide sozialetako kontseilariak datuen inguruan.

Ekainean aurreko hilean baino 747 langabe gutxiago daude, hau da, maiatzean baino % 2,5 gutxiago. Azken 12 hilabeteetan aldiz, 2.084 langabe gutxiago daude, hau da, 2022ko ekainean baino % 6,7 gutxiago.

Afiliazioari dagokionez, gaur egun duela urtebete baino 4.422 afiliazio gehiago daude Nafarroan. Guztira, 300.000 afiliazio baino gehiago daude, beraz, enplegu-maila maximoetan jarraitzen dugu.

Kontseilariak azpimarratu duenez, emaitza on horiekin batera, behin-behinekotasuna nabarmen murriztu da. Izan ere, kontratuen ia % 25 mugagabeak dira eta hori oso esanguratsua da kontuan hartzen badugu duela lau urte erregistratutako kontratuen % 5,7 baino ez zirela ezaugarri horietakoak.

Ekainean langabeziari buruzko datuak baikorrak izan diren arren, uda ondoren, langabeziak gora egiteko aukera duela adierazi du Maeztuk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!