Nafarroako Parlamentuak bat egin du LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 28a, 09:57

Kolektiboaren eskubideen aldeko "konpromisoa" berretsi du legebiltzatarrak.

Ekainaren 28an ospatzen den LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ortzadar-olana jarri du fatxada nagusian, berdintasuna, errespetua, aniztasuna, askatasuna eta sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminaziorik eza aldarrikatzen dituen data nabarmentzeko.

Foru Parlamentuak bat egin du aurten ere Stonewalleko (1969) istiluak gogora ekartzen dituen ospakizunarekin; izan ere, New Yorkeko Greenwich auzoan gay komunitatea eta polizia aurrez aurre jarri zituzten.

Horrela, Nafarroako Parlamentuak "LGTBI+ pertsonen eskubide, askatasun eta ongizatearekiko eta sexu- eta genero-aniztasunaren inklusioarekiko konpromisoa berresten du", nabarmendu du ohar batean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!