Bart arratsean oso arrasto berezia ikusi ahal izan zen Iruñerriko zeruan. Hegazkinek utzi ohi dituzten marra zuzenen antzekoa zen, baina marrazki berezi bat osatzen zuen. Arrastoaren argazki asko igo zituzten sare sozialetara eta teoria asko zabaldu ziren haren jatorriaren inguruan.
Iruñeko zerua, oraintxe bertan. Zer da hau? @fm983irratia pic.twitter.com/UJORviM0UM
— Juan Etxenike Almeida - xare (@xare) June 26, 2023
EITBko eguraldi gizon Arnaitz Fernandezen arabera, oso litekeena da arrastoa misil frantes batek sorturikoa izatea; izan ere, ekainaren 26tik 30era halakoekin probak eginen zituela iragarrita zuen Frantziako Armadak. Espainiako Agentzia Meteorologikoko Nafarroako ordezkari Pello Oriak sinesgarritzat jo du azalpena, baina ezin duela ziurtatu gaineratu du.
Parece que la nube se trara de la estela de un “misil” hipersónico de prueba francés. https://t.co/pABGnqDmFj
— Arnaitz Fernández (@Armeteo) June 26, 2023
Beste azalpen posible bat da Frantzia hegazkin supersoniko berri bat probatzen aritzea.
Adi burusoilekin, Manolito.
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) June 26, 2023
3, 2, 1, kamixeta: NAVAREA IV 337/21. https://t.co/3qLJzei9IM
Nolanahi ere, beste zenbait azalpen zabaldu dira Twitterren. Konparaziora, Kanadan egunotan izaten ari diren suteen kea zela.
🔴 #ÚltimaHora: El humo 🔥🌫️ de los grandes incendios de #Canadá acaba de llegar al noroeste de la Península Ibérica tras cruzar el Atlántico.
— Meteored | tiempo.com (@MeteoredES) June 26, 2023
Así se ha visto desde el satélite 🛰️. pic.twitter.com/91S6sttFpG