Familiak bi adingabe ditu eta Buztintxuriko Santos Otxandotegi kaleko 53 zenbakian bizi da. Kaleratzea eragozteko, atariaren aitzinean elkarretaratzea egitera deitu du Haritu Elkarlaguntza Sareak. Harituren arabera, auzitegiak gaur goizerako agindu du etxegabetzea.
Salatu dutenez, etxebizitzaren jabea Testa Residencial enpresa da. Harituk dioenez, funts putre bat da eta babes sozialeko dozenaka etxebizitza erosita diru Iruñerrian. Etxebizitzok jabego publikokoak ziren, baina 2008ko krisiaren ingurumarian salduak izan ziren.