"Azken etaparen bezpera zen" azaldu du Euskalerria Irratian zuzendari altsasuarrak, "Ljubljanako hotel on batean ginen, parkingak bazuen hesia eta segurtasun kamerek zaintzen zuten. Hala ere, goizaldeko ordubatetan, furgoneta desagertu zaigu". Salaketa jarrita Euskal Herria itzuli da taldea. "Furgoneta barruan 14 bizikleta genituen, txirrindulari bakoitzeko bina eta orain lehiatu ezinik geratu gara" adierazi du Azanzak. Buruhaustea ordea ez da hortxe amaitu, "Denboraldi erdian gaude, Espainiako txapelketak ditugu asteburu honetan eta txirrindulariak bizikletarik gabe ditugu" kexatu da Euskaltel Euskadi taldeko zuzendari nafarra, "Etxean duten bizikletekin moldatu beharko gara eta Orbea bizikleta markak esfortzu handi egin beharko du berriak prestatzeko".