Azken urteotan asilo eskaerek nabarmen egin dute Nafarroan. 2022an, 982 izan ziren, 2021koen halako bi. Eta urtea hasi zenetik dagoeneko 1.505 eskaera izan dira. Hala jakinarazi zuen atzo Iheslariak Laguntzeko Batzordeak (CEAR). Asilo eskaera egileon jatorrian aldaketa izan da; izan ere, duela bi urtera arte gehienak siriarrak, afganistandarrak eta ukrainarrak ziren. Egun, aldiz, %70 kolonbiarrak, venezuelarrak eta perutarrak dira.
Nafarroako CEARek Gurutze Gorriarekin eta Karitatearen Mojekin batera kudeatzen du Nafarroako Errefuxiatuentzako Harrera egitasmoa. 2021ean, egitasmo horrek 235 plaza zituen. Ukrainako gerraren karietara plaza kopurua bikoiztu egin zen ia, 408ra iristeko. Baina hlere egun 223 lagun daude itxaron zerrendan. Gaur Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da.