Maria Solana Arana izango da Geroa Bairen zerrendaburua Diputatuen Kongresurako. Ondoren, ordena honetan: Jesús Ángel Arandia Miquelez, Esther Cremaes Mayorga, Idoia de Carlos Espartero eta Daniel Innerarity Grau.
Maria Solana, EAJ-k proposatutako hautagaia izan da eta bigarren aldia izanen da Madrilerako lehian arituko dena, 2019an ere zerrendaburu izan baitzen. Orduan, Geroa Baik ez zuen ordezkaritzarik lortu. Foru Parlamentari eta hezkutnza kontseilari izan da ere Uxue Barkos lehendakari zelarik.
Senatuari dagokionez, Geroa Baik Silvia Camaces Murillo, Anika Lujan Martinez eta Joseba Orduña Navarrok osatutako zerrenda aurkeztu du.
Hautagaitza horiekin, Geroa Baik konpromiso irmoa agertu nahi du "Madrilen Nafarroaren interesak defendatzeko eta Gorte Nagusietara ordezkaritza aurrerakoi, eraikitzaile eta proposatzailea eramateko"..