Indurain Fundazioak 2023ko bekadunen zerrenda argitaratu du

Iosu Ganuza Garcia 2023ko eka. 14a, 13:59

300 eta 9.000 euro arteko diru-laguntzak emanen dituzte. 

Miguel indurain fundazioak aurten 159 beka banatuko ditu, horietatik 95 atletsimoa, neguko kirolak, irristaketa eta talde kiroletako kirolarientzat bideraturik daude.

16 kirol egokituko kirolariek jasoko dituzte. Euskal kirolari dagokionean 23 diziplina anitzetako pilotariek jasoko dituzte eta 25 herri kiroletara bideratu dituzte.

Diru laguntzen zenbatekoa 300 eta 9.000 euro artekoa da, eta zenbateko txikienak herri kiroletako kirolariek jasotzen dituzte.

Bestalde, Indurain Fundazioak heldu den ostegunean eginen du bere urteroko gala, ikasturtea ixteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!