EH Bilduko zuzendaritzak Lizarrako jarduneko alkate Koldo Leoz proposatu du Espainiako Senaturako zerrendaburu moduan. Lehendik jakina zen Bel Pozueta sexologo altsasuarra proposatu duela Diputatuen Kongresurako zerrendaburu izateko. Indar subiranistako jarraitzaileek gaur gauerdira arte izanen dute aukera hautagaitzok berresteko elkarrekin.ehbildu.eus webgunean.
Senaturako zerrendan, Koldo Leozen atzetik doaz Amets Inda eta Joseba Otondo. Nolanahi ere, Senaturako zerrendak irekiak dira. Kongresurakoan, Bel Pozuetaren gibeletik, Patri Perales, Raul Maiza, Edurne Leon eta Joseba Asiron. Ordezkoak Idoia Aritzala, Ander Oroz eta Bakartxo Ruiz izanen dira.