Larunbata, ekainak 10, euskararen aldeko egun osoko mobilizazio eguna izanen da Iruñean, Sorionekuak ekimenak antolaturik. Antolatzaileek herri bazkaria prestatu dute. Redin karrikako Arrano Elkartean eginen dute, 14:00etan. Txartelak 15 euroan dira salgai. Erreserba whatsapp bide zegin behar da, 626 25 25 40 zenbakian.