Bel Pozueta berriro izanen da EH Bilduren zerrendaburua Diputatuen Kongresurako

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 6a, 07:47

Bel Pozueta, artxiboko irudi batean.

Zuzendaritzak hautagai proposamena egin eta gero, militantziaren berrespena falta da

Bel Pozueta soziologo eta sexologoa izanen da EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua, uztailaren 23ko Espainiako Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan.

Indar subiranistak duela lau urteko zerrendaburuak errepikatu nahi ditu. Atzo Donostiako egoitzan agerraldia egin zuten Bel Pozuetak berak, Arnaldo Otegik eta Mertxe Aizpurua, Oskar Matute, Jon Iñarritu, Iñaki Ruiz de Pinedo diputatuek  eta Gorka Elejabarrieta eta Idurre Bideguren senatariek. Militantziak aste honetan bertan hautagaitzoi onespena ematea falta da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!