Zer ote da Konferentzia Liga?

Iosu Ganuza Garcia 2023ko eka. 5a, 12:10

Iturria: C.A. Osasuna

Europako 34 herrialdetako federazioek nazioarteko txapelketak jokatzea bermatzeko sortu zen.

 

Gizonezkoen Osasunak Konferenitza Liga jokatuko du. Europako kluben arteko hirugarren txapelketa, Txapeldunen Liga eta Europa Ligaren ostean. 2023/24 denboraldikoa lehia berriaren hirugarren edizioa izango da.

Lehen edizioan, iaz, Roma izan zen garaile. Aurtengo finala asteazken honetan izanen da, eta Ingalaterrako West Ham eta Italiako Fiorentinak jokatuko dute Pragan.

Zergatik sortu zuten?

UEFAk Konferentzia liga sortzea erabaki zuen Europa mailako federazioetako club gehiagok nazioarteko txapelketaren bat jokatzeko aukera handiagoa izan zezaten. 55 federaziok osatzen dute Europako futbol erakundea eta horietatik, txapelketa berriaren bitartez, behintzat 34 klubek bermaturik dute ligaxka fasearen aurreko azken kanporaketa jokatuko dutela. Haien artean Osasunak.

Talde nafarrak partida bikoitzeko kanporaketa gainditu beharko du abuztuaren 24an eta 31n, Liga hasita dagoela (ezer aldatzen ez bada, 12an hasiko da). Hala ere txapelketa abiatuko dute federazio txikienetako taldeek  uztailaren 13an:

  • Lehen sailkapen txanda: 2023ko uztailak 13 eta 20
  • Bigarren sailkapen txanda: 2023ko uztailak 27 eta abuztuak 3
  • Hirugarren sailkapen txanda: 2023ko abuztuak 10 eta 17
  • Sailkapen play-offak: 2023ko abuztuak 24 eta 31

Osasunak txartela lortuko balu ligaxka jokatuko luke honako datetan:

  • jardunaldia: 2023ko irailak 21
  • jardunaldia: 2023ko urriak 5
  • jardunaldia: 2023ko urriak 26
  • jardunaldia: 2023ko azaroak 9-
  • jardunaldia: 2023ko azaroak 30-
  • jardunaldia: 2023ko abenduak 14

Ligaxkan lehen sailkatu izanik hurrengo fasera zuzenean sailkatuko litzateke eta final zortzirenak jokatuko lituzkete gorritxoek martxoan. Bigarren sailkatuz gero tarteko kanporaketa gainditu beharko lukete, kasu honetan Europa Ligatik at geratuko den arerioaren aurka:

  • Play-offak: 2024ko otsailak 15 eta 22
  • Final-zortzirenak: 2024ko martxoak 7 eta 14
  • Final-laurdenak: 2024ko apirilak 11 eta 18
  • Finalerdiak: 2024ko maiatzak 2 eta 9
  • Amaiera: 2024ko maiatzak 29

Final handia beraz Atenasen izanen da, maiatzaren 29an. Konferentzia Ligako txapeldunak, Europa Liga jokatzeko saria eskuratuko du.

Ekarpen ekonomikoa

Osasunak 750.000 euro ditu bermaturik Konferentzia Ligarako sailkatzeagatik, eta hiru milioi euro jasoko ditu multzoen faserako sailkatzen bada. Bertan, garaipen bakoitza 500.000 eurotan kotizatzen da eta berdinketak 166.000 eurotan. Multzoko lehena izateak, final-zortzirenetarako txartela emateaz gain, 600.000 euro ziurtatzen dizkio talde bakoitzari, eta bigarren sailkatuek 300.000 euro jasoko dituzte eta play off bat jokatu beharko dute final-zortzirenetara iristeko. Final-laurdenetara sartzen direnek milioi bat izango dute sari gisa. Finalaurrekoentzat bi izango dira, txapeldunordearentzat hiru milioi eta Atenasen finala irabazten duenarentzat bost. Eta hori guztia ahaztu gabe Osasunak telebistatik lortutako diru-sarrerak ere hazi egingo direla.

Hau da gorritxoek ligan zazpigarren amaitzeagatik zortzigarren amaitzeagatik baina bost milioi euro gehiago dituzte, eta bermaturik beste 750.000 euro, hau da 5,75 milioi euro. Kasurik onenean, ligaxkako partidu guztiak irabazi ete finala irabaztekotan ligako etekina kontuan hartu gabe, 14,6 milioi euroko sari ekonomikoa lortuko lukete gorritxoek.

Arerio posibleak

Gertuko ligetako arerioak dira ezagunenak zalego gorritxoarentzat: Juventus (Italia), Aston Villa (Ingalaterra), Eintracht Frakfurt (Alemania), AZ Alkmaar (Herbehereak)… baina badaude beste hainbat… Hauek dira uztailean lehian hasiko direnetako batzuk:

Tobol (Kazakhstan), Dunajska Steçreda, Zilina (Eslovakia), Maribor, Domzale (Eslovenia), Dinamo Minsk, Isloch Minsk (Bielorrusia), Zimbru, Milsami Orheu (Moldavia), Zeljeznicar, Sarajevo (Bosnia eta Herzegovina), Honka, Haka (Finlandia), Progrés Niedercorn. F91 Dudelange (Luxemburg), Riga, RFS (Letonia), Drita, Gjilani (Kosovo), Derry City, Dundalk, St Patrick´s Athletic (Irlanda), Urartu, Ararat-Armenia, Alashkert (Armenia), Crusaders, Linfield, Glentoran (Ipar Irlanda), Egnatia (Albania), Vikingur Gota, HB torshavn, B36 Torshavn (Feroa Uharteak), Levadia, Paide Linnameeskond (Estonia), Birkirkara, Gzira United , Balzan (Malta) Torpedo Kutaisi, Dinamo Batumi, Dila Gori (Georgia), Makedonija, Shkupi, Shkëndija (Ipar Mazedonia) Vaduz (Liechtenstein), Connah´s Quay Nomads, Peny Bont, Haverfordwest County (Gales), Bruno´s Magpies, Europa (Gibraltar) Vikingur Reykjavik, KA (Islandia), Sutjeska, Arsenal Tivat (Montenegro) Inter Club d´Escaldes, Santa Coloma (Andorra), Virtus, Cosmos (San Marino)...

Eta azkenik hauek gorritxoekin batera abuztuaren amaieran lehiatuko direnak:

Aston Villa (Ingalaterra), Arouca, Vitoria Guimaraes (Portugal), AZ (Herbehereak), Aberdeen, Hearts of Midlothian (Eskozia), Dinamo de Kiev (Ukraina), Partizán, Vojvodina (Serbia), Brann, Bodo Glimt, Rosenberg (Norbegia), Copenhague (Danimarka), Hajduk Split, Osijek, Rijeka (Kroazia), Brujas, Gent (Belgika), Lucerna (Suiza), PAOK, Aris (Grezia), Viktoria Pilsen, Bohemians (Txekia), Besiktas (Turkia), Omonia Nicosia, APOEL, AEK Larnaca (Zipre), Beitar Jerusalén, Hapoel Be´er Sheva, Macabbi Tel Aviv (Israel), Djurgardens, Hammarby, Kalmar (Suedia), Ludogorets (Bulgaria), Sepsi, FCSB (Rumania), Sabah, Neftchi Bakú , Qäbälä (Azerbaijan), Zalaegerszegi, Kecskeméti, Debreceni (Hungaria), Legia Varsovia, Lech Poznán, Pogón Szczecin (Polonia), Ordabasy, Aktobe (Kazakhstan), Spartak Trnava (Eslovakia), Celje (Eslovenia), Torpedo Zhodino (Bielorrusia), Pterocub Hincesti (Moldavia), Kaun Zalgiris (Lituania), Borac Banja Luka (Bosnia eta Herzegovina), KuPS (Finlandia), Differdage 03 (Luxemburg), Auda (Letonia)...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!