OSASUNA 2 - 1 GIRONA

Osasuna, healthy

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko eka. 5a, 07:56
Osasunako jokalariak, Sadar futbol zelaiaren erdian, Europarako sailkapena ospatzen, norgehiagokaren amaieran. (Argazkia: Osasuna).

Osasuntsu dabil Osasuna, helathy, sasoi bete-betean. Kopako finala jokatzea gutxi balitz, datorren denboraldian Europan aritzeko txartela eskuratu du. Conference League-ean lehiatuko da, Liga zazpigarren postuan amaitu eta gero.

Lehen zati ona egin zuten gorritxoek, baina abaguneak bi areatan izan ziren. Golak bigarren zatiaren hasieran iritsi ziren Arrasateren gizonentzat. Biak ala biak Budimirrek sartuta. Lehenean, Kike Barjaren pase bikain baten ondotik. Bigarrenean, Moncayolak ber gauza eginda.

Nolanahi ere, norgehiagokaren azken txanpan sufritzea tokatu zen, 75. minutuan Reinierrek bi eta batekoa sartu baitzuen. "Sufrimendurik gabe, ez zen OSasuna izanen", azaldu zuen Jon Moncayolak, bikainki, norgehiagoka amaiturik.

Lehen zatian David Garcia lesionaturik, haren ordezko Juan Cruzek norgehiagoka ederra eginda, azkenean partida irabazi zuten gorritxoek. Hartara, we are back, erran nahi baita Osasuna Europara itzuli dela, denboraldi bikain batean. “Hemezortzi urte eta gero Kopako finala, hamasei urte eta gero Europa. Denon garaipena da, jokalariena eta zaleena. Oso egun berezia da Osasunarentzat”, azaldu zuen Jagoba Arrasatek.

jarraian Sadarren bertan egindako festan, hain justu Jagoba Arrasatek jaso zuen txalo zaparradarik handiena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!