Sutea piztu da Cintruenigoko lantegi batean eta hodei toxikoa hedatzen ari da

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 2a, 13:07

SOS Nafarroak etxean geratzeko eta ateak eta leihoak ixteko gomendatu die herritarrei.

Suhiltzaileak lanean ari dira Cintruénigoko industrialdean industria-hondakinak birziklatzeko enpresa batean piztutako sutea itzaltzeko.

Hala adierazi du 112 SOS Nafarroak bere sare sozialetan, eta herritarrei gomendatu die etxean geratzeko eta ateak eta leihoak ixteko, kea sar ez dadin. Tuterako suhiltzaileak, Foruzaingoa, Cintruenigoko Udaltzaingoa eta Guardia Zibila bertaratu dira.

Guardia Zibileko agenteek segurtasun-uhala egin dute inguruan, pertsonak ibiltzeko eta ibilgailuak zirkulatzeko, suteak eragindako kea dela eta. Aldameneko hiru nabetako langileak ere aterarazi dituzte.

Sutan dagoen nabearen barruan eraikuntzarako materiala zuten edukiontziak zeuden.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!