Gaurkoz 32 alkatetza kudeatuko ditu EH Bilduk ekainaren 17tik aurrera: Lekunberrin eta Cabredon lehen aldiz izanen dute aginte makila. Gehiengo osoarekin kudeatuko dituzte Berriozar eta Atarrabiako Udalak. Zaraitzu eta Aezkoako Juntetako Lehendakaritzak ere euren esku geratu dira. Beste 14tan borondatea duten indar aurrerakoiekin batera alkatetza kudeatzeko apustua egin du koalizio abertzaleak: Horietatik zortzitan indar bozkatuena izan dira, tartean, Baztan, Tafalla, Antsoain, Burlata… eta indar aurrerakoi bozkatuena izan dira beste seitan: Iruñean, Lizarran, Barañainen eta Eguesibarren esaterako.