M28 udal eta foru hauteskundeak

Parlamentuko presidentetza eskatu du Geroa Baik negoziazioen lehendabiziko egunean

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 1a, 12:37

PSNko Maria Txibite eta Ramon Alzorriz, Geroa Baiko Pablo Azkona, Uxue Barkos eta Maria Solanarekin lehendabiziko negoziazio bileran

Ordu terdiz bildu dira PSNko Maria Txibite eta Ramon Alzorriz, Geroa Baiko Uxue Barkos, Maria Solana eta Pablo Azkonarekin. Koalizioak indar aurrerakoiez osaturiko gobernuaren alde egin du eta zentzu beren islatu beharko litzake Nafarroako Parlamentuko mahaian.

"Lehenengo kontaktu bat izan da, argi dago lan asko daukagula akordiora iristeko" azaldu du Uxue Barkosek bilera bukatuta, "Geroa Bairen asmoa argi ta garbi, gobernu aurrerakoi eta anitz bat sortzea da".

Zentzu horretan, lehendabiziko mugarria ekainaren 16a izanen da, Parlamentua bildu eta mahaia osatuko den eguna. "Parlamentuko mahaiak, ganberaren aniztasuna erakutsi behar du eta Geroa Baik bere ordezkaritza balioan jarri nahi du negoziazio honetan eta kasu honetan Parlamentuaren mahaiaren presidentzia ordezkatuz" adierazi du Foru Ganberan bildutako kazetarien aurrean. Barkosek ez du argitu Unai Hualdek karguan errepikatuko duen edo ez, hori erabakitzeke baitago oraindik.

Udalen osaketa ez da lehendabiziko bilera honetan mahai gainean izan, nahiz eta geroa Baik udal gobernu aurrerakoien osaketa, gobernuaren akordioarekine re lotu duen. Uxue Barkosek dena den, kezkaz begiratu dio Iruñean sortu den egoerari: "Egoera ez da batere txantxetakoa eta une honetan beste alde batera begiratzea udaletako mekanika politkoa erabiliz aterpe bezala, erantzunkizun eza benetan larria da":

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!