Sorionekuak plataformak euskararen aldeko mobilizazioa eginen du ekainaren 10ean, Iruñean. “Egun horretan euskaren aldeko taupada indartsu bat sentitzea nahi dugu Nafarroaren erdi-erdian. Irulegiko eskuaren aurkikuntzak zerbait erakutsi baitigu hori baita: Nafarroa da euskararen lurraldea. Euskara ez da inondik heldu, hemen zen eta izango da”, azaldu dute antolatzaileek.
Mobilizazio eguna izanen da beraz, eta aldarrikapenajai giroan egin nahi dute: “Nafarroa osoko herritar, herri, zonalde eta eragileei dei egiten diegu, haien herrietako jai, berezitasun eta kultur egitasmoak egun horretan Iruñera ekartzeko: norberak bere herriko zapia ekartzeko, txaranga, mozorro, jantzi bereizgarri, kultur talde, aldarri edo dena delakoa”.
Sorionekuak plataforma zenbait herritar euskaldun eta euskaltzalek osatu dute. Astelehenean, Euskalgintzaren Kontseiluak ekainaren 10eko mobilizazioarekin bat egin zuen, eta orain Osasunako entrenatzaile Jagoba Arrasatek deitu du horretan parte hartzera.
Sorionekuak ekimenak berak sare sozialetan zabalduriko bidean, Berriatuko entrenatzailea Taxoareko zelaietako batean ikus daiteke, Osasunaren entrenamenduetako elastiko urdinarekin, ukabila altxaturik, honako mezu hau zabaltzen: “Kaixo, lagunak. Mobiliza gaitezen. Ekainaren 10ean, denok Iruñera. Partidu garrantzitsua daukagu”.
MIla esker Jagoba!
— Sorionekuak (@sorionekuak) May 31, 2023
💥 Eta partida hori irabaziko dugu!
📌 Ekainak 10 de junio · Iruñea
🕠 17:30 · Antoniutti
Euskara nafar guztiona!#Sorionekuak pic.twitter.com/3KvEkfLpKC