Hogeita hamairugarrenez irtengo dira kalera Bardean han Espainiako Armadak ezarria duen tiro poligonoaren aurka. Ibilaldia izaten da urtero eskatuz deuseztatu dezatela tiro eremu hori. "Gerrarik ez. Bardeak bakerako" goiburuarekin igandean izanen da elkarretaratzea eta martxa.
"Gero eta gehiagotan erabiltzen ditu armadak benetazko bonbak ariketa militarrak egiteko Bardean", azaldu dute Tiro Poligonoaren Kontrako Taldeko kideek. 2028an amaituko da Espainiako Defentsa Ministerioak adostua duen baimenaren lizentzia: "Ez dezatela gehiago luza eta behin betiko utzi dezatela Bardeako parajea bere horretan", eskatzen ari dira.Parke Natural baten barnean ezarrita dago tiro poligonoa 1951. urtetik. "Ingurumenerako kaltegarria da halako poligono bat mantentzen segitzeak. Zenbaitetan suteak eragin dituzte, soinua ere ez da batere egokia han bizi diren animalientzako...", gaineratu dute.