M28 udal eta foru hauteskundeak

Arnaldo Otegik ez du ziurtatu EH Bilduren abstentzioa Txibite presidente bilakatzeko

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 31a, 12:09

Arnaldo Otegi hauteskunde egunean botoa eman eta kazetariei erantzunez. Arg: @ArnaldoOtegi

"Ezin duzu esan EH Bildu ez duzula gustuko noiz eta lau urtez aurrekontuak babestu ditugunean eta bestelako akordioak erdietsi ditugunean", nabarmendu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. 

Radio Euskadin egin diote elkarrizketa Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiari. Nafarroako Gobernuan Maria Txibite presidente izendatzeko abstentzioa emanen ote duten galdetuta, ez du halakorik ziurtatu: "Orain EH Bildu ez zaio batere gustatzen PSNri baina lau urtez izan da koalizioa aurrekontuak aurrera ateratzen eta bestelako akordioak erdiesten". Ulertezina eta sinestezina iruditzen zaio jarrera hori Otegiri. "Ez dugu utziko eskuinak goberna dezan, baina horrek EH Bilduri zigor publikoa ekarriko badio agian hori da bilatzen dabiltzana", esan du. Irizpide nagusitzta du EH Bilduk eskuinari ahalik eta aginte makila gutxien uztearena eta horrekin segituko dutela berretsi du Otegik. 

Iruñeko Udalari begira jarrita Otegik ez du baztertu inola ere Joseba Asironen hautagaitza: "Ziurra da Asironek bere buruan aurkeztuko duela Iruñeko alkate izateko". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!