M28 udal eta foru hauteskundeak

Ion Orzaiz: “Esporrinen bidea aurkezteko modu berria bilatu du Saizek”

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 31a, 11:23

Ion Orzaiz Berriako kazetaria.

Berria egunkariko kazetari Ion Orzaizi iruditzen zaio askok ildo aldaketa ikusi nahi zutela PSNrengan eta Maite Esporrin erditik kenduta hori gerta litekeela: "Pertsonalismoen gainetik ere estrategia berberarekin segitzen dutela iruditzen zait. Trilerismo politikoaren beste adibide bat da". Esporrinen bidea aurkezteko modu berria bilatu du Elma Saizek Orzaizen iritziz. Hiruko udal gobernua osatu nahi du bera alkate izanda, Geroa Bairen eta Zurekin Nafarroaren zinegotziekin baina ez du fruiturik espero Orzaizek. “UPN alkatetzara eramateaz harago ez du beste deus emanen”.

Geroa Bairi eta Zurekin Nafarroari egin dieten eskaintza ezerezean geratuko dela uste du Orzaizek: “Errelatoa desberdin kontatuko dute baina azkenerako biderik gabekoa izanen da”. PSN exijentzietan ari dela iruditzen zaio, baina trukean ez duela deus eskaintzen: “EH Bilduren botoak behar ditu eta bazterrean utzi nahi du era berean. UPNri ateak itxi nahi badizkio bestelako jokaldiak aurreikusi beharko lituzke”, gaineratu du. Ideologikoki erabat hustuta sumatzebn du PSN. “Fatxada hutsa eta hutsala”.

Gobernuan eskuinari eta ultraeskuinari atea ixtea, xede

Aukera gehiago daude Nafarroako Gobernuan Iruñeko udalean baino eskuinari atea ixteko. “Gobernurako presidente hautaketan EH Bilduk agian beste estrategia bat eduki dezake. Ez du alkatetza txanpon trukerako erabiliko eta hartara, duela lau urteko egoera berean egon gaitezke”, uste du Berria egunkariko kazetariak. UPNk argi utzi du saiatuko dela nola edo hala Madrildik ahalik eta presio gehien egiten. “Ez da lehen aldia ez eta azkena ere Nafarroa saltzen dela diotena”. VOXek izan dezake bere pisua eta hortaz eskuinari eta ultraeskuinari atea isteko tenorean ezinbesteko dira.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!