Uztailaren 19ra arte ematen ahal da botoa posta bidez. Hori egin ahal izateko gaur zabaldu da epea posta bidezko botoa eskatzeko: norbera joan behar da Correosek duen edozein egoitzatara eta bertan eskatu posta bidez botoa emateko eskakizuna. Ezinbestekoa izanen da une horretan NANa erakustea. Uztailaren 13a izanen da azken eguna posta bidezko eskaerak egiteko; bidalketak uzatailaren 19ra arte egin ahal izanen dira.
Maiatzaren 28an izandako hauteskundeetan Espainia osoan 984.000 herritarrek eman zuten botoa postaz. Atzo Pedro Sanchezek iragarri bezala uztailaren 23an izanen dira Espainiako gorteak hautatzeko hauteskundeak.