Botiken hondakinak ere birziklatzen dira

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 30a, 10:43

Nafarrek badute ohitura botikak birziklatzeko: herritarren %86ak badaki soberan geratu diren medikamentuak edo iraungiak daudenak farmazietan jasotzen dituztela gero modu egokian tratatzeko. 2022an 2021ean baino %5 gehiago birziklatu zen gai horiekin: nafar bakoitzak 133 gramo botika-ontzi huts edo soberakin eraman zituen farmaziara. Horiek instalazio berezietan tratatzen dituzte modu espezifikoan eta iaz %68 lortu zuten birziklatzea. 

Botikak eta horien hondakinak ongi kudeatzea ezinbestekoa da ingurumenaren zaintzarako. Horregatik, ahalik eta gehien jo behar da halakoak bereiztera eta dagokien tokira eramatera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!