Elikagaien Bankuari esker 25.000 lagunek jatekoa izan dute

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 30a, 09:39

Elikagaiz hornitzen dute biltegia.

Nafarroako Elkaiagaien Bankuan 2022an 25.058 lagun artatu zituen. Pandemia garaitik handitu egin da erabiltzaile kopurua eta gero eta nabarmenagoa da elikagai eskasia halako entitateetan. Herritarrak eskuzabalak eta elkartasun handikoak dira Nafarroan berez, baina nabaria da janariaren prezioa asko igo dela azken urtean. Elikagaien Bankuaren biltegia husten ari da eta txikiagoak dira banatzen dituzten janariz betetako saskiak: 128 kilo banatzen zituzten eta orain 122 kilo dira. Aurreikuspenen arabera aurten kantitate hori are gehiago jaitsi beharko da egoerak ez badu hobera egiten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!