AGUR FUTBOLA - Oier Sanjurjo #6 pic.twitter.com/mkTnqSMOyb
— Global Ases (@GlobalAses) May 29, 2023
Euskaraz, galegoz eta Larnakan hitz egiten den hizkuntzetako batean esan dio agur futbolari.
531 partida jokatu ditu dagoeneko, 532 izan dira osotara era ofizialean. 18 gol sartu ditu 18 urteko ibilbidean. Elastiko gorriarekin 356 partida jokatu zituen, Osasunaren historian norgehiagoka gehien jokatu dituen bigarren jokalaria izanik, soilik Patxi Puñalen gibelean.
Osasunaren historiako aro ilunean bi jaitsiera tamalgarriak jasan zituen Gazteluko plazako jokalari gisa, baina klubak egun bizi duen urrezko aroaren hasieran oinarrizko zutabe izan zen, batez ere 2018/19 denboraldian igoera eta bigarren mailako txapeldun izatea lortuta, hurrengo denboraldian lehen mailari erraz eustea lortuta eta mendeurrenaren denboraldian 35 partidu jokatuta.
Iaz ere 28 partida jokatu zituen gorriz jantzita. Aurten profesional gisa falta zitzaiona lortu du: Europako hiru txapelketak jokatzea, Txapeldunen Liga, Europa Liga eta Konferentzia liga jokatu baititu.