M28 udal eta foru hauteskundeak

Fermin Erbiti: "Ez dut uste Madrilek erabakiko duenik ezer"

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 29a, 11:03

Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna da Fermin Erbiti. Ez zaio iruditzen Madrili begira egonen denik Nafarroa: "Ez da Espainian erabakiko nork gobernatuko duen lurraldea", uste du. "Txibite izanen da lehendakaria eta Ibarrola Iruñeko alkatea". Horretarako, gobernua osatuko du lehenbizi PSNk: "Geroa Bairekin negoziatuko du, baita EH Bildurekin ere. Hori izanen da modu bakarra alderdi sozialistaren indarra lidergo bilakatzeko", nabarmendu du. " Izan ere, Madrilentzat zer da Nafarroa? Diputatu bat baino ez. Ez dut uste deus baldintzatuko duenik", esan du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!