Historialaria da Nerea Perez Ibarrola eta hauteskundeen emaitzek ez dute sorpresaz harrapatu: "Maria Txibite izanen da presidente". EH Bilduk ez erraztea PSNren gobernua harritzekoa litzateke kanpainan horixe agindu zuelako, alegia, indar aurrerakoien gobernuak erraztea. Gakoa Iruñeko Udalean izanen da Perez Ibarrolaren ustez: "EH Bildu indar bozkatuena ez izateak esan nahi du PSN izanen dela beste behin giltzarri eta pesimista naiz horrekin".